OINARRIAK Inmersiones 2015

Deja un comentario

CARTEL INMERSIONES 2015

OINARRIAK / BASES INMERSIONES 2015
FITXA INMERSIONES 2015

AURKEZPENA

Egungo lanaren kontzeptuan bi bereizketa gertatzen dira: langilearen eta bere lanaren produktuaren artekoa, eta pertsonen eta beren desioen artekoa.

Gizarte-eszenategi horretan, kontrola eta komunikazioa boterearen erdigunean kokatzen dira eta, “gizarte fabrika” behin gaindituta, gure bizitzaren une bakoitza emankorra bihurtzen da. Langabeek zein enplegatuek, aberatsek zein pobreek, denok ekoizten dugu kapitalaren “espazio-denbora”n, gizarte osoak ekoitzi egiten baitu lan mota abstraktu berri honen bidez (komunikazioa, softwarea, publizitatea, diseinua,…). Espazio berri honetan, jendearen subjektibotasuna bera ekoizten da, “gizartea ekoizten da”.

Langile ez-materialek, publizitatean, marketinean, informatikan (eta artean?) lan egiten dutenek, kontsumitzailearen eskaria asetzen dute eta, aldi berean, beraien kontsumo-formak eta bizi-estiloak ezartzen dituzte.

Hori ikusita, INMERSIONES 2015ek praktika artistikoak ekoizpenaren eszenategi berri honetan daukan tokiari buruz galdetzen du, baita lanari lotutako arteari buruz, galdetzen du artea erresistentzia-espazio bat izan ote daitekeen edo, aldiz, lan-, ekonomia- eta gizarte-paradigma honen kolaboratzailea ote den. INMERSIONES 2015ek artisten lanari buruz galdetzen du, haien mekanismo eta helburuei buruz, galdetzen du artelan horien askotariko forma, aplikazio, adierazpide eta elkarreraginei buruz. INMERSIONES 2015ek galdetzen du: zer nolako lana da artearen lana?

Izan ere, alde batetik, bada arte- eta kultura-praktikei buruzko ikuspegi bat praktika horiek gizarte-jardueraren arlotzat hartzen dituena, lanaren eta bizitzaren arloen multzoan “aparte”kotzat dituena.

Aldiz, beste alde batetik, merezi du kultura- eta arte-lanaren prekarizazio-baldintzak esplotazio ekonomiko eta instituzionaleko prozesu batean aztertzea. Pentsatu behar da prekaritatea, sarritan, nork bere buruari ezarritako baldintza dela, barneratua, eta artearen praktika salbuespentzat jotzearen (nork bere buruari emandako) ideian koka daitekeela.

Beraz, paradoxa baten aurrean gaude: egungo lan-baldintza artistikoei buruzko mespretxua eta, aurrez aurre, badugu lan hori eragiten duen barneko premia; lan artistikoaren gutxiespena (hezkuntzan, eguneroko bizitzan) eta, aurrez aurre, badugu bizirik mantentzeko daukagun borroka, benetako prekaritatean izanik ere.

INMERSIONES 2015ek “Pikutara lana!” hartu du goiburutzat, muzin egiten baitio lanari, hauxe post kapitalaren gizarte-kontrolaren arma den aldetik; aldi berean, proposatzen du artea lan-arloan erresistentziarako tokia (ere) izatea.

DEIALDIA

Inmersiones 2015 Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan bizi diren kultura-, gizarte- eta arte-arloko eragileei zuzenduta dago (sortzaileei, ikertzaileei, bitartekariei eta ekintzaileei). Parte-hartzaile guztiek lotura hori adierazten duen dokumentuaren kopia bat eman behar dute (NAN, erroldatze-ziurtagiria edo ikasle-karneta).

Parte-hartzaile guztiek hemen erantsitako izena emateko fitxa behar bezala bete eta eman behar dute.

Inmersionesen (eta Inmersionesekin) parte hartzeko deia egin nahi dugu, lanari buruzko esperientziak, prozesuak eta ikasketak partekatzeko, arte-lanari, artearen barneko arteari buruzkoak. Jakin nahi dugu zer den gure ustez lana artearen mundutik ikusita eta, lan-panorama berria ikusita, harekin arteak nolako harremanak dauzkan.

Inmersionesen, kongresuko hizlari-lanetan parte har dezakezu, edo ekintza bat eginez, edota Isidoro Valcárcel Medinaren tailerrera bertaratuz.

A) ERAGILEEN BILTZARRA: ARTISTAK, TALDEAK, SORTZAILEAK, IKERTZAILEAK ETA BITARTEKARI AK.

Inmersionesen talde eragileak 8 eragile aukeratuko ditu gehienez, eta haien proposamenak erlazioa izan behar du “Inmersiones 2015”en gaiarekin. Talde eragileak eskubidea izango du biltzarrera gutxienez bi eragile gonbidatzeko. Deialdiaren bidez aukeratutako eragileek konpromisoa hartzen dute Vitoria-Gasteizen beren prozesu eta proiektuen aurkezpen publiko bat egiteko, abenduaren 12an.

Ikusizko arteak edozein formatutan, performanceak, ekintzak, ekarpen teorikoak, etab. 15 minutu izango dute horretarako, gehienez (inondik ere ezin da denbora hori gainditu). Gainera, hizlari bakoitzak mahai-inguru batean parte hartuko du gero, eta eztabaida-taldean parte hartu behar du eztabaida-jardunaldi osoan.

Aukeratutako eragile bakoitzak 250 € jasoko ditu bere aurkezpenaren ordainsaritzat.

B) EKINTZAK: “HOSPITALARIOS EN ACCIÓN”.

Inmersiones 2015en gaiari buruzko ekintza egiteko proposamena da. Gure ustez, “ekintza artistikoa” da terminoa definitzeko koordenatu nagusiak espazioa eta denbora dituen jarduera bat. Proposamena egin daiteke Inmersionesek erabiltzen duen lokalerako, baina artistak adierazten duen espazio publikorako ere proposa daiteke, betiere beharrezkotzat eta ezin bestekotzat jotzen denean. Inmersiones, espazio publikoa erabiltzeko dauden beharrizanak eta behar baimenak lortzen saiatuko da. Horretarako, proiektuaren, bere beharrizanen eta helburuen deskribapen xehea behar dugu.

Ekintzak ostiralean eta larunbatean, abenduak 11 eta 12 egingo dira arratsaldez (ordutegia zehazteke).

Artistak ekitaldirako behar informazioa emateko konpromisoa hartzen du, baita jardunaldi osoan bertan egotekoa ere, eta jendearekin eta parte-hartzaileekin hitzordua heldu arte behar diren prestaketa guztiak egiteko. Talde eragileak 4 proposamen aukeratuko ditu.

Lau aukeratuek 400 € bana jasoko dute ordainsaritzat eta jarduera ekoizteko gastuei aurre egiteko.

C) ISIDORO VALCÁRCEL MEDINAK EMANGO DUEN ARTISTENTZAKO TAILERRA.

Edizio honetan, atsegin handiz, Isidoro Valcárcel Medina gure artean izango dugu eta hitzaldi batekin irekiko du Inmersiones 2015. Jarraian, artistentzako tailerra emango du. Tailerra eta hitzaldia abenduaren 11n, ostiralean, izango dira, arratsaldeko ordutegian.

EPEAK ETA DOKUMENTAZIOA

A) Eragileen biltzarra: Inmersiones 2015 Eragileen Biltzarrean parte hartu nahi baduzu, bidal egiguzu azaroaren 25a baino lehen:

  • Zure curriculuma (gehienez 3.000 karaktere, espazioak ere tartean. Testu formato editagarrian: odt, rtf, txt edota doc).
  • Testu bat, zure motibazioa eta proposatutako gaiarekin zure proiektuak edo lan artistikoak daukan erlazioa azaltzen duena (3.000 karaktere. Testu formato editagarrian: odt, rtf, txt edota doc).
  • Aurkeztuko duzun ponentziaren laburpena (3.000 karaktere, espazioak ere tartean. Testu formato editagarrian: odt, rtf, txt edota doc).
  • Zure lanaren bost irudi (JPG, RGB, 72 ppp.)

Helbide elektroniko honetara: asociacioninmersiones@gmail.com Adieraz egiguzu ere ponentzia aurkezteko ze ekipamendu behar duzun (antolakuntzaren kontura).

B) Ekintzak: Acciones (Hospitalarios en acción)en parte hartu nahi baduzu, bidal egiguzu azaroaren 25a baino lehen:

  • Zure curriculuma (3.000 karaktere, espazioak ere tartean. Testu formato editagarrian: odt, rtf, txt edota doc).
  • Testu bat, zure motibazioa eta proposatutako gaiarekin zure proposamen artistikoak edo lan artistikoak daukan erlazioa, beharrizanak eta ekintzaren azalpen xehea azaltzen duena (3.000 karaktere. Testu formato editagarrian: odt, rtf, txt edota doc).
  • Zure lanaren bost irudi (JPG, RGB, 72 ppp.)

Helbide elektroniko honetara: asociacioninmersiones@gmail.com

C) Artistentzako-tailerra: Tailerrean parte hartzeko, bidal egiguzu ondorengo informazioa asociacioninmersiones@gmail.com helbide elektronikora (azaroaren 25an, azken eguna):

  • Curriculum laburra (1.000 karaktere, espazioak ere tartean. Testu formato editagarrian: odt, rtf, txt edota doc).
  • Tailerrean parte hartzeko zure motibazioa (1.000 karaktere. Testu formato editagarrian: odt, rtf, txt edota doc).
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s